Politika -

Ikerketa

Espainiako militar ohi talde batek egindako mehatxuak ikertzeko eskatu du Defentsak

40 bat militar ohik gutuna igorri diote Felipe VI erregeari Espainiaren batasunaz kezkatuta, eta 26 milioi pertsona fusilatzeko prest daudela esan dute sare sozialetan.

Espainiako Armadaren desfilea Felipe VI erregaren aurrean. Argazkia: Cristina Cifuentes
Espainiako Armadaren desfilea Felipe VI erregaren aurrean.
Espainiako Armadaren desfilea Felipe VI erregaren aurrean. Argazkia: Cristina Cifuentes

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadako hainbat militar ohik WhatsApp talde batean egindako mehatxuak ikertu ditzala eskatu dio gaur Margarita Robles Espainiako Gobernuko Defentsa ministroak Fiskaltzari.

Ikerketa abiatzeko komunikabide batean argitaratutako albistea nahikoa ez dela eta informazio gehiago behar duela erantzun dio Fiskaltzak ordu batzuk geroago.

Infolibre agerkari digitalak zabaldu duenez, erretiratuta dauden 39 militarrek gutuna bidali zioten Felipe VI erregeari, "egungo filoetarren eta independentisten babesa duen Gobernu sozialista eta komunistarekin Espainiaren batasuna arriskuan" dagoela ohartaraziz.   

Gainera, militar horiek konpartitzen dute WhatsApp-eko taldean 26 milioi herritar fusilatzeko prest egongo liratekeela idatzi dute.

Aipatu komunikabidearen arabera, Franciso Beca jeneral ohiak Franco goraipatu zuen eta 26 milioi "putaseme" fusilatuta nahikoa izango ez litzatekeela esan zuen.

Andres Gonzalez Espinar koronel ohiak, berriz, ondokoa idatzi zuen Kataluniako Asanblada Nazionalari aipu eginez: "Zelako pena aktibo ez egotea Bardeetako hegaldi bat desbideratu eta putaseme horien egoitza bonbardatzeko". 

Robles ministroak esan du horrelako adierazpenak "onartezinak" eta "lotsagarriak" direla, eta orain Fiskaltzari dagokiola deliturik egin ote duten argitzea.

"Nik, ministro moduan, eta Espainiako Gobernuak ez dugu onartuko pertsona batzuen jarreragatik Espainiako Armada zalantzan jartzea. Lotsagarri da", berretsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa