Politika -

EAJ

Joseba Egibar aukeratu dute berriz ere Gipuzkoako EAJren buruzagi

Presidente izendatu ostean egindako agerraldian, Egibarrek esan du premiazkoa dela "justizia soziala, hazkuntza ekonomia, elkartasuna eta askatasuna oinarri izango dituen errealitatea eraikitzea".

Joseba Egibar Gipuzkoako Herrialde Batzarraren aurrean. Argazkia: EAJ
Joseba Egibar Gipuzkoako Herrialde Batzarraren aurrean.
Joseba Egibar Gipuzkoako Herrialde Batzarraren aurrean. Argazkia: EAJ

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar izango da datozen lau urteetan Gipuzkoako EAJren presidentea, alderdi horren Gipuzkoako Herrialde Batzarrak arratsalde honetan aho batez hala erabakita.

Asanbladan Gipuzko Buru Batzarreko 14 kideak ere aukeratu dituzte. EAJren esanetan, zuzendaritza berria "esperientziaduna, parekidea eta euskalduna" izango da eta "lurralde guztia ordezkatuko du".

EAJk azpimarratu du burukideen gehiengoa emakumezkoak direla -zortzi, hain zuzen ere- eta zuzendaritza nabarmen eraberritu dutela, izan ere, bederatzi aurpegi berri izango dira zuzendaritzan. Hauek dira: Itxaso Agirre Loiarte, Aitor Aldasoro Iturbe, Saioa Bandres Moneo,Irune Berasaluze Lazkano, Edurne Egaña Manterola, Idoia Elorza Gurrutxaga, Ion Jauregi Bereziartua, Lourdes Jauregiberri Goenaga,Imanol Lasa Zeberio, Mikel Lete Txintxurreta, Gorka Ocio Larrañaga, Olatz Peon Ormazabal, Arantza Rojo Gomez eta Jon Andoni Urdangarin Urrutia.

Presidente izendatu ostean egindako agerraldian, Egibarrek azpimarratu du "premiazkoa" dela "justizia soziala, hazkuntza ekonomia, elkartasuna eta askatasuna oinarri izango dituen errealitatea eraikitzea".

"Normaltasun zaharra oroitzeari utzi behar diogu, ez baita itzuliko", adierazi du. "Erabaki estrategiko zuzenak hartzen ez baditugu, osasun krisiak eta krisi sozio-ekonomikoak ezberdintasunak areagotuko ditu eta arrakalak sakonduko dira, eta horrek desorientazio politikoa ekar dezake", ohartarazi du.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Joseba Egibar Artola Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak