Politika -

GAL

Felipe Gonzalezek GALekin izan zuen lotura ikertzeko eskatu dute EH Bilduk eta EAJk

Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL taldearen sorreran eta jardueran izan zuen papera argitzeko Kongresuan ikerketa batzordea sortzea eskatu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk.

Felipe Gonzalez eta Pedro Sanchez PSOEren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Felipe Gonzalez eta Pedro Sanchez PSOEren ekitaldi batean.
Felipe Gonzalez eta Pedro Sanchez PSOEren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL talde armatuaren sorreran eta jardueran izan zuen papera argitzeko Kongresuan ikerketa batzorde bat eratzea eskatu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk. Eskakizuna ostegun honetan erregistratu dute.

Ameriketako Estatu Batuetako Inteligentzia Agentziak (CIA) 80eko hamarkadan egindako ikerketa baten arabera, Gonzalezek erabaki zuen GAL sortzea, ETAri legez kanpo aurre egiteko. CIAren txostena sekretupean egon da orain dela gutxira arte, baina joan den asteburuan La Razon egunkariak dokumentu horren xehetasunak argitaratu zituen.

Espainiako presidente ohiak GALekin zein lotura izan zuen, beren gobernuek GALekin izan zuten harremana zein izan zen eta talde armatu horrek egindako ekintzak ezkutatzeko erabakirik hartu ote zuen argitzeko galdegin dute aipatu talde parlamentarioek.  

Kongresuko batzordeak gutxienez sei hilabeteko epea izango luke ikerketa egiteko eta bere ondorioak txosten batean idazteko. Denbora tartean horretan batzordeko ordezkariek pertsona ezberdinak –politikariak, epaileak, funtzionarioak edota zibilak- deklaratzera deitzeko aukera izango lukete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak ERC Felipe González azken ordukoa GAL albisteak