Politika -

Presoak

Sarek Iruñeko espetxera martxa bat antolatu du ekainaren 20an

Alarma-egoera dela eta, espetxeetan bizi-baldintzak "muturrekoak" direla ohartarazi du Sarek. Kalean mobilizitzako eta sakabanaketaren amaiera aldarrikatzeko deia egin du.

Nafarroko Sareko ordezkariak, Recoletas plazan. Argazkia: Sare Nafarroa.
Nafarroko Sareko ordezkariak, Recoletas plazan
Nafarroko Sareko ordezkariak, Recoletas plazan. Argazkia: Sare Nafarroa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare plataformak presoek eta haien senideek COVID-19ko pandemia dela-eta alarma egoeran bizi duten "egoera larriaz" ohartarazi du, eta gerturatzearen aldeko martxa bat deitu dute ekainaren 20an Iruñean.

Sarasate pasealekutik Iruñeko espetxera arteko bidea egingo du ekimenak, hiriaren kanpoaldean, eta Izan Bidea dinamikaren barruan kokatzen da, euren jatorrizko lekuetatik urrun dauden euskal presoen aldeko urratsak eta kilometroak batzeko.

Maitane Baldak (gaztelaniaz) eta Mikel Mundiñanok (euskaraz) agiri bat irakurri dute, Recoletas plazako lurrean eserita zeuden hamar bat lagunekin batera, kamiseta urdinekin eta ekimenaren kartelekin, "ALTXA - Izan bidea - Presoak etxera" edo "Stop salbuespen neurriak" bezalako leloekin.

"Asteak daramatzagu espetxeetan COVID-19agatik sortu den egoeraz ohartarazten", erkidegoen arteko mugikortasuna galarazten duena, eta, beraz, "euskal presoak jasaten ari diren egoera muturrekoa da", ohartarazi du Baldak.

"Espainiako Gobernuari eta Frantziakoari euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen-neurriekin amaitzea exijitzeko unea da", nabarmendu du, eta hortaz, "kalera itzuli behar gara" eta ekainaren 20ko martxaren alde egiteko deia egin du.

"Bada garaia euskal presoak etxera ekartzeko. Jaikitzeko garaia da, bidearen parte izateko garaia da eta honekin guztiarekin amaitzeko garaia da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa