Politika -

Koronabirusa

EAJk ituna egin du Espainiako Gobernuarekin normaltasun berriaren dekretua babesteko

Alarma-egoeraren osteko arauak bilduko dituzten dekretu horretan. Itunari esker euskal autogobernua babestutako egongo dela adierazi du EAJk.

Pedro Sanchez eta Aitor Esteban Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Aitor Esteban Kongresuan.
Pedro Sanchez eta Aitor Esteban Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk ituna egin du Espainiako Gobernuarekin eta "normaltasun berriaren" dekretua babestuko duela iragarri du. Alarma-egoera indargabetu osteko aroaren baldintzak bilduko dituen araudia astearte honetan onartuko du Pedro Sanchezen Exekutiboak eta ondoren proposamena Kongresuan bozkatu beharko dute.

EAJk azpimarratu du akordio horri esker "euskal autogobernua babestuta" egongo dela eta ez dela "zentralizaziorik edo eskumen urraketarik" izango.

"Beste osasun larrialdi bat egongo balitz, euskal autogobernuarekin eta gainerako erkidegoetako eskumenekin elkarlana errespetuzkoa izateko ildoak adostu ditugu", azaldu dute.

Jeltzaleek ez dituzte itunaren xehetasunak jakinarazi, baina pozik agertu dira osasun krisi honetan "arduraz eta koherentziaz" jokatu dutela eta gaur iragarritako akordioa horren adierazgarri dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Espainiako Gobernua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea