Politika -
Zaldibarko zabortegia
Lau hilabete geroago Jaurlaritzak "zero autokritika" egin duela uste du Iriartek
EH Bilduko lehendakarigaiak gogorarazi duenez, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek desagerturik jarraitzen dute, “eta are okerrago, ahanzturak azpian harrapatu ditu”.
Agentzia | Erredakzioa
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak larunbat honetan salatu duenez, Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik lau hilabete igaro dira dagoeneko, eta “Urkullu lehendakariak eta Arriola sailburuak zero autokritika egin dute eta zero erantzukizun onartu dituzte”.
Iriarte gogorarazi duenez, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek desagerturik jarraitzen dute, “eta are gehiago, ahanzturak azpian harrapatu ditu”.
EH Bilduko hautagaiaren ahotan, erakundeak “bestaldera begiratzen” eta hondakindegiaren gainean “zabor gehiago botatzen” ari dira.
“Zaborren kudeaketan eta zabortegiak kontrolatzeko moduan ez da ezer aldatu”, kritikatu du.
Iriarteren hitzetan, Eusko Jaurlaritza “lanean hasi” beharrean “minduta” agertu da, Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegian gertatutakoa “larritzat” jo duelako, kontrolean “gabezia ugari” izan direlako.