Politika -

Koronabirusa

Calvok negatibo eman du koronabirusaren proban, baina emaitza ez da behin betikoa

Espainiako Gobernuko presidenteordea ospitalean dago, isolatuta, eta datozen orduetan proba gehiago egingo dizkiote.

Carmen Calvo Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Carmen Calvo Kongresuan.
Carmen Calvo Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak negatibo eman du koronabirusaren proban, baina emaitza ez da behin betikoa, EFE agentziak zabaldu duenez.

Arnasteko arazoak dituela eta, ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du, isolamenduan. Datozen orduetan proba gehiago egingo dizkiote.

Emaitzak eskuragarri dauzkatenean publiko egingo dituztela zehaztu du Espainiako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa