Politika -

KORONABIRUSA

Torrak Katalunia osoaren konfinamendua eskatu du

Kataluniak 190 koronabirus kasu berri erregistratu ditu ostiral honetan, eta, ondorioz, 509 kaltetu daude.

Quim Torra. Irudia: EFE
Quim Torra
Quim Torra. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak Katalunia osoaren konfinamendua eskatu du, "osasun sistema kolapsatzea" saihesteko.

Kataluniako Gobernuak koronabirusaren hedapena saihesteko onartutako neurri berriak iragartzeko Generalitateko Jauregitik egindako prentsaurreko telematikoan egin du eskaera.

Kataluniako portuak, aireportuak eta trenbideak ixteko baimena emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

"Oraindik ez dugu erantzunik jaso", onartu du Torrak, eta Sanchezen ahalegina eskatu du Kataluniaren konfinamendua posible izan dadin.

Kataluniak 190 koronabirus kasu berri erregistratu ditu ostiral honetan, eta, ondorioz, 509 kaltetu daude (35 larri).

Erkidegoko kutsatuen artean, 58 osasun arloko profesionalak dira eta sei pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Gaixotasunak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Osasun albisteak Koronabirusa Kataluniako Gobernua