Politika -

Katalunia

Europaren irizpidea jarraitu behar duela gogoratu dio Espainiako Gobernuak Gorenari

Estatuko Abokatutzak datozen egunetan aurkeztuko du bere idatzia, Oriol Junquerasen immunitateari buruz EBko Justizia Auzitegiak eman duen ebazpenaren harira.

Pedro Sanchez artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez artxiboko argazki batean.
Pedro Sanchez artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, Oriol Junqueras eurodiputatu izendatu behar izan zuten joan den maiatzean Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak ofizialki aldarrikatu zirenetik, eta "une horretatik bertatik" immunitatea izan behar zuen.

Ebazpen horren harira, Espainiako jarduneko Gobernuak esan du Auzitegi Gorenari dagokiola erabaki hori betearaztea, eta Europako Auzitegiaren irizpidea jarraitu behar duela gogoratu dio.

Horrez gain, EBko Justizia Auzitegiak Kataluniako buruzagi independentisten kontrako prozesuari buruz ezer esaten ez duela nabarmentzen du arratsalde honetan kaleratutako agiri batean. Epaiketa hartan 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Junquerasi.

Pedro Sanchezen jarduneko Gobernuak baieztatu du Estatuko Abokatutza Europak emandako ebazpena aztertzen ari dela eta datozen egunetan aurkeztuko duela bere idatzia. Auzitegi Gorenak bost eguneko epea eman die alde guztiei alegazioak aurkezteko.

Espainiako jarduneko Gobernuak esan du ebazpen judizial guztiak errespetatu eta onartzen dituela, "Espainiakoak nahiz Espainiatik kanpoko ematen direnak".

Amaitzeko, PSOEren jarduneko Gobernuak berretsi egin du aro politiko berri bati ekiteko asmoa duela, "elkarrizketaren eta negoziazioaren bidean aktore politiko guztien arteko adostasunak lortzeko".  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europar Batasuna Auzitegi Gorena Europako hauteskundeak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean ERC azken ordukoa Europarlamentuari buruzko azken albisteak