Politika -

Camp Nou

Oztopoak oztopo, protesta 'arrakastatsua' izan dela adierazi du Tsunami Democraticek

Mugimenduak jakinarazi du poliziek zelaian egitekoa zuten "ekintza handia" galarazi dutela.

Tsunami Democraticen protesta, Camp Noun. Argazkia: EFE
Tsunami Democraticen protesta, Camp Noun.
Tsunami Democraticen protesta, Camp Noun. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsunami Democraticek txalotu egin du gaur Camp Noun egin duten protestaren helburu nagusia bete izana, "foku mediatikoa 'Spain, sit and talk!' leloan jartzea" lortu dutelako "milaka pertsonaren babesari" esker.

Mugimenduak Telegrameko kontuan azaldu duenez, hori protestaren lehenengo fasea izan da. Bigarrenean, berriz, 'Spain, sit and talk' leloa zelaira eta harmailetara eramatea izan omen da: "Bi pankarta handiek, milaka pertsonen kartoeik eta pilota hori jaurtitzaileek leloa mundu osoan entzutea eta ikustea lortu dute, zentsurak zentsura".

Dena dela, mugimenduak jakinarazi du bigarren fase horretan "ekintza handi bat" egin behar zutela zelaian (ez dute zehaztu zer), baina poliziak galarazi egin duela.

Tsunamik esan du ez duela aitzakiarik jartzen eta ez dutela porrot egin. "Jendeak ez du huts egin, argi dute honek aurrera jarraitzen duela autodeterminazioa, eskubideak eta askatasuna lortu ezean", adierazi du.

Azkenik, azpimarratu du beste helburuetako bat "agenda eta autoestima berreskuratzea" zela, eta bide horretatik joan dela gaurkoa.

Kataluniako Tsunami Demokratikoak 'Sit and Talk' kanpaina Camp Noura eraman du
Kataluniako Tsunami Demokratikoak 'Sit and Talk' kanpaina Camp Noura eraman du
Kataluniako Tsunami Demokratikoak 'Sit and Talk' kanpaina Camp Noura eraman du

3:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Delituak Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Real Madril FC Bartzelona Kataluniako prozesua zuzenean Telegram gaur