Politika -

Inbestidura

Talde independentistak erabakigarriak izango dira Pedro Sanchezen inbestiduran

EAJk eserleku bat PPren mesedetan galduta, PSOEk eta Unidas Podemosek EH Bilduren abstentzioa ere beharko dute Pedro Sanchez bigarren itzulian presidente izendatzeko.

Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, koalizio-gobernua osatzeko akordioa sinatu ostean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, koalizio-gobernua osatzeko akordioa sinatu ostean.
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, koalizio-gobernua osatzeko akordioa sinatu ostean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari.

Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun.

PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro.

Lehendabiziko itzulian gehiengo absolutua -176 boto- behar da presidentea izendatzeko; eta gehiengo sinplea, bigarren itzulian.

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 diputatu dauzkatela kontuan hartuta, 21 boto gehiago beharko lituzkete gehiengo absolutua lortzeko, baina aukera hori baztertutzat eman daiteke, kontrakoak diren talde parlamentarioak ados jartzea suposatuko lukeelako.  

Hortaz, Sanchez presidente bigarren itzulian izendatuko dutela espero da. Batzuek eta besteek kanpainan esan dituztenak kontuan hartuta, PSOEk eta Unidas Podemosek ondoko babesak lortuko dituzte: Kantabriako Alderdi Erregionalistarena (Sanchezekin ituna sinatu zuen maiatzean); Mas Pais eta Comprimsean (Gobernua progresista osatzearen alde agertu dira biak); EAJrena (negoziatzeko prest agertu dira jeltzaleak);  Nueva Canarias (PSOEren bazkide izan zen 2016an); eta Teruel Existe (gobernagarritasuna ahalbidetu nahi duela iragarri du).    

Hala ere, eta Bizkaian EAJk PPren mesedetan eserleku bat galdu ostean, 167 eserleku izango lituzkete eta, ondorioz, beste alderdi batzuen abstentzioa beharko lukete. PSOEk eta Unidas Podemosek ez dute baztertzen BNGren babesa ere lortzea. Horrela balitz, 168 boto izango lituzkete.  

Ezezkoaren blokean, berriz, PP (88), Vox (52), Ciudadanos (10), Navarra Suma (2) eta Foro Asturias (1) egongo lirateke. Halaber, Junts per Catalunyak esan du buruzagi independentistak preso eta erbestean dauden bitartean kontra bozkatuko duela. CUPen ezezkoa ere ziurtzat ematen da. Hortaz, ezezko botoak 163 izango lirateke.

Testuinguru horretan, Coalicion Canariako ordezkariak, ERCk eta EH Bilduk egiten dutena erabakigarria izango da.

PSOEk eta Unidas Podemosek Coalicion Canariaren eta ERCren abstentzioa lortuta ere, ez da nahikoa izango, EH Bilduk kontra bozkatzea erabakitzen badu. Horrenbestez, Sanchezek Arnaldo Otegik zuzentzen duen koalizio soberanista konbentzitu beharko du.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Pablo Iglesias Pedro Sánchez EH Bildu Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Vox Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak