Politika -

EUROESKUALDEA

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak organo nagusiak berritu ditu

Lehendakaritza izateaz gain, Nafarroak sei ordezkari izango ditu erakundearen batzarrean.

Maria Chivite, Iñigo Urkullu eta Alain Rousset. Foto: EFE.
Maria Chivite, Iñigo Urkullu eta Alain Rousset
Maria Chivite, Iñigo Urkullu eta Alain Rousset. Foto: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak ezohiko bilkura egin du Nafarroako Gobernuaren jauregian, Iruñean, zuzendaritza organoak berritzeko eta Nafarroako Gobernu berriko kideak sartzeko.

Bileraren buru izan dira Maria Chivite Nafarroako lehendakaria, 2020ko ekainera arte mugaz gaindiko erakundeko presidentea izango dena, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitania Berriko Alain Rousset, bakoitza bere ordezkaritzaren buru.

Horrela, lehendakaritza izateaz gain, Nafarroak sei ordezkari izango ditu erakundearen batzarrean: Chivite, Bernardo Ciriza (Lurralde Kohesioa), Manu Ayerdi (Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala), Ana Ollo (Herritarrekiko Harremanak) eta Juan Cruz Cigudosa (Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala) kontseilariak, eta Mikel Irujo Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia. Akitania Berriko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ez dira aldatu.

Gainera, euroeskualdearen irudi grafiko berria eta webgune berritua aurkeztu dituzte bilkuran, baita POCTEFA laguntzetan hautatu diren hiru proiekturen ezaugarri nagusiak ere. Proiektuok 3,4 milioi euro jasoko dituzte Europako Garapen Funtsetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Iñigo Urkullu Lehendakaria Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Gobernuko presidentea