Politika -

Katalunia

Junqueras: 'Gehiengo zabalagoak behar dira erreferendum bat eraginkorra izateko'

Halaber, Pere Aragones Generalitateko presidenteordea presidentegai izateko "oso kualifikatuta" dagoela nabarmendu du ERCko buruak.

Oriol Junqueras ERCko burua. Artxiboko argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko burua. Artxiboko argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko burua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 'proces' auziari buruz emandako epaiaren aurka Katalunian egindako protestei buruz hitz egin du astearte honetan Oriol Junqueras ERCko buruak, eta, bere iritziz, "edukiontzi bat erretzea ez da doktoretza bat egitea baino baliagarriagoa".

"Edonork erre dezake edukiontzi bat, eta norbaitek zure kontra egitea ere suerta daiteke. Gehiengo zabalagoekin demokratikoki irabaztea beharrezkoa da", azpimarratu du Junquerasek, Kataluniako Nacio Digital egunkarian egindako elkarrizketa batean.

Junquerasen ustez, "beste ideia batzuk dituzten herritarrak ulertzea eta gizarteko eta unibertsitateko esparruetatik independentziaren alde lan egitea edukiontziak erretzea baino baliagarriagoa da". Ildo horretatik, erreferendum baten alde agertu da, "gehiengo zabalagoak daudenean, betiere, hori eraginkorra izateko".

Poliziak Kataluniako istiluetan izandako jarreraren inguruan galdetuta, polizia "gehienek" lan ona egin dutela esan du, baina batzuk ez direla ondo aritu ziurtatu du.

"Ez zait batere gustatu egunotan ikusi dudana. Protestekin zerikusia ez duten oinezkoak ere kolpatu dituzte. Hori egia izango ez balitz, ez litzateke horri buruzko hainbeste irudi egongo, ezta  karga polizialak jasan dituzten 60 kazetari ere", gaineratu du ERCko buruak.

Torra herritar guztientzat gobernatzen ari ote den galdetuta, hauxe erantzun du: "Hori egiteko betebeharra du, eta, bere jarduera zalantzan jarriz gero, susmo hori gezurra dela frogatzeko beharra du. Nik ez dut inolako zalantzarik".

Hauteskundeak Katalunian

Bestalde, Katalunian hauteskundeak errepikatzeko aukeraren inguruan galdetuta, Junquerasek esan du beti dela une egokia herritarrek iritzia eman dezaten.

Halaber, Pere Aragones Generalitateko presidenteordea presidentegai izateko "oso kualifikatuta" dagoela nabarmendu du ERCko buruak, eta erantzukizun hori "eta beste asko" bere gain hartzeko trebatuta dagoela esan du.

Gorenak jarri dion 13 urteko kartzela zigorraz galdetuta, "ez nau harritu, eta harro nago hautetsontziak jartzeagatik hemen (espetxean) egoteaz", azaldu du.

Indultua eskatzeko aukeraz, berriz, honakoa adierazi du: "Nahi duten lekutik sar dezakete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Delituak Espainiako Gobernua Espainia Presoak Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean ERC