Politika -
'proces' auziko epaia
Gorenak aske utziko du Junqueras Europako Auzitegiak immunitatea aitortzen badio
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak azaroaren 12an emango ditu ERCko buruaren balizko immunitateari buruzko ondorioak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIA
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak azaroaren 12an emango ditu Oriol Junqueras ERCko buruaren balizko immunitateari buruzko ondorioak.
Abokatuaren ebazpena ez da loteslea, eta Luxenburgoko Auzitegiak ez du zertan bete, baina kasu gehienetan jarraitu egiten ditu haren aholkuak. Kasu honetan, Maciej Szpunar poloniarrak ebatziko du Espainiako Auzitegi Gorenak auzi honetan Europara igorritako galdera.
Hain zuzen ere, maiatzaren 26ko hauteskundeetan eurodiputatu aukeratua izateagatik immunitate parlamentarioa duen argitu beharko du EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak.
Astelehen honetan, Gorenak 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio ERCko buruari, baina, hala ere, immunitateari buruzko erantzuna ezagutu nahi duela berretsi dio Europako Auzitegiari.
Horren ildotik, Manuel Marchena 'proces' auzia epaitu duen epaimahaiko presidenteak aurreratu du Junqueras aske utziko dutela Europak immunitatea aitortzen badio.