Politika -

Altsasuko auziaren epaia

Nafarroako Gobernuak errespetua agertu du Altsasuko auziaren epaiaren aurrean

Javier Remirez presidenteordeak esan du Foru Gobernuak ebazpen judizial guztiak errespetatzen dituela, eta balorazio politikoak egitea alderdiei dagokiela.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak "erabateko errespetua" agertu du Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auzian eman berri duen epaiaren harira. Altsasuko gazteei urtebete eta erdi eta bederatzi urte eta sei hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie.  

Javier Remirez Foru Gobernuko presidenteordeak, halaber, bizikidetzaren alde lan egiteko deia egin du.

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdien artean auzi honen inguruko iritzi ezberdinak daudela onartuta, Remirezek esan du Gobernuak ebazpen judizial guztiak errespetatzen dituela, eta balorazio politikoak egitea alderdi politikoei dagokiela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Altsasu