Politika -

Nafarroa

Nafarroako senatari izateko Iñaki Bernalen hautagaitza erretiratu du Ezkerrak

Horrenbestez, kargu horretarako hautagaiak bi dira: Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Arantxa Arias (Navarra Suma). Bozketa ostegun honetan egingo dute Parlamentuan.

Iñaki Bernal, Senatuan. Argazkia: Izquierda-Ezkerra
Iñaki Bernal, Senatuan.
Iñaki Bernal, Senatuan. Argazkia: Izquierda-Ezkerra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerrak erretiratu egin du Nafarroako senatari izateko Iñaki Bernalen hautagaitza, alderdi horrek Twitter bidez jakinarazi duenez.

Bernalen hautagaitza erretiratuta, Espainiako Senatuan Nafarroako ordezkari izateko hautagaiak bi izango dira: Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Arantxa Arias (Navarra Suma). Bozketa ostegun honetan egingo dute Parlamentuan.

Ezustekorik ez bada, Martinez gailenduko da, Geroa Baiko, PSNko eta Podemoseko 22 diputatuen babesarekin; Ariasek, berriz, Navarra Sumako 20 ordezkarien botoak jasoko ditu.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Espainia Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Espainiako Senatua