Politika -

A10 HAUTESKUNDEAK

Errejonen alderdiak azaroko hauteskunde orokorretara aurkeztea erabaki du

Mas Madrideko kideek asteazkenean egingo dute ofizial erabakia, asanbladan, eta egun horretan bertan aukeratuko dute presidentegaia.

Errejon eta Mas Madrideko beste kide batzuk, Manuela Carmena tartean. Argazkia: EiTB
Errejon eta Mas Madrideko beste kide batzuk, Manuela Carmena tartean.
Errejon eta Mas Madrideko beste kide batzuk, Manuela Carmena tartean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mas Madrid Iñigo Errejonen alderdiko militantziak eta kargu publikoek bozketa egin dute gaur arratsaldean azaroaren10eko hauteskundeetan zer egin erabakitzeko, eta hitzordu horretarako hautagaitza aurkeztea erabaki dute.

Asteazkenean egingo dute ofizial erabakia, asanbladan, eta egun horretan erabakiko dute nor izango den euren zerrendaburua. Dena dela, zantzu guztien arabera, Iñigo Errejon bera izango da.

Bere plataformako kideek esan dute "oinarriek hartu duten erabakia administratzen jakingo duela", eta argitu dute hauteskundeetara aurkezteko erabakiarekin ezkerreko botoemaileen "abstentzioari aurre egin" eta "gehitu" egin nahi dutela, "inoiz ez gutxitu edo banatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Espainia argazkiak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Madril Hauteskundeak Más País azken ordukoa