Politika -

PRESOAK

Bi preso ohiri egindako harrerak Fiskaltzaren esku utzi ditu Espainiako Gobernuak

Horren esanetan, asteburuan Jose Jabier Zabaletari eta Xabier Ugarteri egindako 'omenaldiak onartezinak dira, iraingarriak terrorismoaren biktimentzat eta gizartearentzat'.

Jose Jabier Zabaleta preso ohiaren irudi bat Hernanin. Argazkia: EFE
Jose Jabier Zabaleta preso ohiaren irudi bat Hernanin
Fiskaltzak ETAko bi preso ohiri egin dizkieten harrerak ikertuko ditu

2:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak Fiskaltzaren esku utzi ditu Xabier Ugarte eta Jose Jabier Zabaleta preso ohiei asteburuan Oñatin eta Hernanin egin zaizkien harrerak.

Jose Jabier Zabaleta preso ohiari larunbatean egin zioten ongietorria Hernanin, eta igandean, berriz, Xabier Ugarte preso ohiari egin zioten, Oñatin. Zabaleta preso hernaniarra larunbatean atera zen Zuerako kartzelatik, espetxean 29 urte igaro ostean. Ugarte, ostera, igandean irten zen Salamancako Topas herriko espetxetik, kartzelan 22 urte eman ondoren.

Pedro Sanchezen jarduneko Gobernuaren esanetan, "onartezinak dira omenaldiak, iraingarriak terrorismoaren biktimentzat eta gizartearentzat". Gaineratu duenez, presoei egindako harrerak "ezin dira inondik inora omenaldi publiko bihurtu, presoari aitortza egiten zaiolako eta haren krimenak legitimatu egiten direlako".

Moncloatik zabaldutakoaren arabera, ezker abertzaleak autokritika egin behar du, eta "biktimei eta horien familiei min gehigarria eragiten dien ekitaldiak bultzatzeari utzi".

PPko eta Ciudadanoseko buruek ere gogor kritikatu dituzte ongietorriak.

Bestalde, AVTk salatu egin du Jose Jabier Zabaletari egindako harrera, terrorismoa goratzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hernani Espainiako Gobernua albisteak Presoak albisteak ETA gaur Eguneko albisteak Oñati bideoak Albisteak Espetxeen azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak Debagoiena eskualdea