Politika -

Programa

Nafarroa gobernatzeko aurreakordioak 10 ekintza ardatz eta 400 neurri biltzen ditu

PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren arteko desadostasunak ere jasotzen ditu aurreakordioak. Horien artean esanguratsuena abiadura handiko trenaren eraikuntza da.

Prentsaurrekoa, Nafarroako Parlamentuan bilera egin ondoren.Argazkia: EFE/ Jesús Diges
Ostiral honetako prentsaurrekoa, Nafarroako Parlamentuan bilera egin ondoren.
Prentsaurrekoa, Nafarroako Parlamentuan bilera egin ondoren.Argazkia: EFE/ Jesús Diges

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak ostiral honetan 2019-23 legealdirako itxi duten programa aurreakordioak 10 ekintza ardatz eta 400 neurri inguru biltzen ditu 77 orrialdetan. Sinatzaileek Maria Chivite sozialista Foru Gobernuko presidente izendatzeko konpromisoa hartu dute.

Sinatzaileen arteko desadostasunak ere jasotzen ditu aurreakordioak. Horien artean esanguratsuena abiadura handiko trenaren eraikuntza da.

Dokumentua arratsaldean jakitera eman dute, eta alderdiek berretsi beharko dute orain. 10 "ekintza ardatzekin" konpromisoa hartu dute lau alderdiek: pertsonetan oinarritutako politikei lehentasuna ematea; 2030 Agenda eta klima aldaketaren aurkako borroka bultzatzea; eta "bakearen, memoriaren, elkarbizitzaren eta indarkeriari zilegitasuna kentzearen" aldeko apustua.

Politika publiko guztietan genero berdintasuna, XXI. mendeko herritarren eskubide berriak bultzatzea, eraldaketa digitala, erreferentziazko zerbitzu publikoak, fiskalitate progresiboa, Nafarroako autogobernua "legearen barruan eta leialtasun instituzionalarekin" bultzatzea, eta "Nafarroako errealitate historiko, kultural eta soziala babestea".

Akordioa sinatu behar duten lau alderdien programen arteko desberdintasunak kontuan hartuz, "gutxieneko eduki" komun bat adostu dute aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, "leialtasuna, elkarrizketa eta akordioak bilatzeko negoziazio esfortzua" ezaugarri izan behar dituzte sinatzaileek.

Autogobernuaren inguruko atala aipagarria da; izan ere, eskumen berriak negoziatzea planteatu dute, ikerketa zientifikoa eta espetxe osasuna esaterako, baita trafikoa erabat bereganatzea ere.

Nafarroa-Estatua batzorde berri bat sortzea nahi dute, Ekonomi Hitzarmenaren Koordinazio Batzordeko funtzioak bereganatu eta areagotzeko. Nafarroaren "ikur propioekin konpromiso argia" agertu dute sinatzaileek. Euroeskualdean presentzia izatea berretsi dute. Azkenik, "Estatuaren gobernazioan eta Espainia Europan presentzia" izateko Nafarroaren parte-hartzea areagotzea eskatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai Nafarroa Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Podemos Ahal Dugu Nafarroa