Politika -

Presoak

'Xua, gurasoekin etxera' ekimena aurkeztu dute Usurbilen

Preso dauden gurasoek eta euren seme-alabak etxean egon behar luketeela aldarrikatu nahi du plataforma horrek.

'Xua, gurasoekin etxera' plataformaren aurkezpena. Argazkia: EiTB
'Xua, gurasoekin etxera' plataformaren aurkezpena
'Xua, gurasoekin etxera' plataformaren aurkezpena. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usurbilgo eta Orioko hainbat lagunek sortutako 'Xua, gurasoekin etxera' herri-ekimena aurkeztu dute larunbat honetan Usurbilen, hain justu. Preso dauden gurasoek eta euren seme-alabak etxean egon behar luketeela aldarrikatu nahi du plataforma horrek.

Xua Valentziako Picassent espetxean jaiotako haur bat da, eta aurki neskatoak 3 urte beteko dituenez, gurasoengandik banandu egingo dute. Xuaren gurasoak, Olatz Lasagabaster ama zein Patxi Uranga aita, preso daude, ETAko kide izateagatik 12 urteko zigorra betetzen.

Arantza Manterola 'Xua, Gurasoekin Etxera' plataformako kideak azaldu duenez, Lasagabasterrek eta Urangak zigorraren hiru laurdena beteta dutenez, legedia arrunta aplikatu beharko zitzaiela, eta aske utzi, umea eta gurasoak batera egon ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoako albisteak Presoak ETA albisteak Eguneko albisteak Orio Usurbil Albisteak Gurasoak albisteak