Politika -

Gipuzkoa

PSE-EEk eta EAJk gobernu ituna itxi dute Pasaian, nahiz eta EH Bilduk bertan irabazi

Izaskun Gomez jarduneko alkateak karguan errepikatzeko balioko du akordioak; izan ere, berriro alkate izendatuko dute larunbat honetan.

Pasaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Xanti Esnaola
Pasaia (Gipuzkoa).
Pasaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Xanti Esnaola

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk eta EAJk gobernagarritasun akordioa itxi dute Pasaian (Gipuzkoa), nahiz eta EH Bilduk garaipena erdietsi azken hauteskundeetan, bi alderdietako iturriek jakitera eman dutenez.

Izaskun Gomez jarduneko alkateak karguan errepikatzeko balioko du akordioak; izan ere, berriro alkate izendatuko dute larunbat honetan. EH bilduk 6 zinegotzi lortu zituen maiatzaren 26an, sozialistek 5 eskuratu zituzten -2015eko berdinak-, EAJk 4 -bat gutxiago- eta Elkarrekin Podemosek 2.

Astebeteko negoziazioen ondoren, bi alderdiek hasiera bateko mesfidantza gainditu eta EAJko zein PSE-EEko zuzendaritzek sinatutako itun orokorrari eutsi diote, udal gobernua eskuratzeko eta EH Bildu kentzeko.

Azken legealdian koalizioan gobernatu dute bi alderdiek, baina biek botoak galdu zituzten azken hauteskundeetan. Koalizio abertzaleak, aldiz, hauteskundeak irabazi zituen, 2015ean baino boto eta bi zinegotzi gehiago lortuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa PSE-EE Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak