Politika -

Akordioak

UPN, Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzeko prest, Nafarroako agintearen truke

Navarra Suma, PP eta Ciudadanosen koalizioa "akordioak adostera prest dago, Espainia independentisten esku ez uzteko".

Felipe VI.a eta Jose Javier Esparza. Argazkia: EFE.
Felipe VI.a eta Jose Javier Esparza.
Felipe VI.a eta Jose Javier Esparza. Argazkia: EFE.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOErekin akordioak "esploratzeko" prest dagoela esan du Javier Esparza UPNko presidenteak, independentistek Nafarroan eta, oro har, Espainian erabakigarriak izan ez daitezen. Horrenbestez, UPNk ez du baztertzen Pedro Sanchezen inbestidurari babesa edo abstentzioa ematea.

Esparza Espainiako Erregearekin bildu da asteazken honetan inbestidurari begira Zarzuelako Jauregian Felipe VI.ak abiatutako bilera sortan.

"Espainiako politika zein espainiarren etorkizuna independentisten esku ez uzteko akordioak aztertzeko prest gaude", esan du Esparzak.

Esparzaren esanetan, independentistek Nafarroan erabakitzea "ez da ona"; ezta Kataluniakoek Espainiako proiektuan erabakitzea ere.

Sanchezekin oraindik ez duela berba egin azpimarratu du Esparzak, ezta PSOEko zuzendaritzarekin ere. Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Presidentetzarako hautagai sozialistarekin datorren astean biltzeko asmoa duela gaineratu du.

Bestalde, Maria Chivite bera eta Uxue Barkos Geroa Baiko buruzagi eta Foru Gobernuko jarduneko presidentea bildu dira, "gobernu aurrerakoia" osatzeko sozialistek abiatutako bilera sortaren baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Nafarroa Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Jose Javier Esparza Eguneko albisteak Albisteak