Politika -
Inkesta
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde autonomikoak erkidego guztietan, Nafarroan ezik
Europako hauteskundeei dagokionez, Orain Errepublikak (ERC, EH Bildu eta BNG) koalizioak hiru eserleku eskuratuko lituzke; EAJren Europa Solidarioa koalizioak, berriz, ordezkari bat izango luke.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak (CIS) egindako inkestaren arabera, PSOEk irabaziko ditu maiatzaren 26ko hauteskunde autonomikoak Estatuko erkidego guztietan, Nafarroan eta Kantabrian izan ezik.
Nafarroan, UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatutako Navarra Suma eskuineko koalizioa izango litzateke garailea, Gero Bairen aurretik.
Ikerketa horren arabera, Europako hauteskundeetan ere PSOE gailenduko litzateke. 17-18 eserleku izango lituzke (egun 14 ditu).
Alderdi Popularrak behera egingo luke, eta 11-12 ordezkari izango lituzke (egun 16 ditu).
Ciudadanos 2 eurodiputatu izatetik 8-9 izatera igaroko litzateke.
Unidas Podemosek 8 eserleku eskuratuko lituzke, egun baino hiru gehiago; eta Vox lauzpabost ordezkarirekin sartuko litzateke Europako Parlamentuan.
ERC, EH Bildu eta BNG-k osatutako koalizioak (Orain Errepublikak) hiru eserleku eskuratuko lituzke; EAJren Europa Solidarioa koalizioak, berriz, ordezkari bat izango luke.
JxCATek eserleku bat lortuko luke eta, ondorioz, Carles Puigdemont Europako Ganberan izango litzateke.