Politika -

ALTSASU AUZIA

Altsasuko auziari buruzko eleberri bat idazteko asmoa du Bernardo Atxagak

Asteasuko idazlearen esanetan, Euskal Herrian edozeinek daki 2016ko urrian Altsasuko gertaturikoa tabernako liskarra izan zela eta terrorismo ekintza gisa hartu izana deitoratu du.

Bernardo Atxaga, artxiboko argazki batean. EFE
Bernardo Atxaga
Bernardo Atxaga, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo Atxaga idazleak literaturara eraman nahi du Altsasuko auzia. Zehazki, eleberri bat idazteko asmoa du. Ebazpen judizialari lotuta, "oso nahigabetuta" dagoela adierazi du.

"Euskal Herrian edozeinek daki tabernako liskarra izan zela", esan du Madrilen, Soinujolearen semea filmaren aurkezpenean. Berak idatzitako Soinujolearen semea eleberrian oinarritutako filma da.

2016ko urrian Altsasun gertaturikoa terrorismo ekintza gisa hartu izana deitoratu du eta herriaren aurkako kanpaina ere kritikatu du. Ez hori bakarrik, beldurra ere ematen diola onartu du.

Hori dela eta, Altsasuko auziaz "ikusi" eta "entzun" duenaz fikzioa egin nahi omen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Bernardo Atxaga bideoak Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskal literaturaren albisteak Altsasu albisteak Gazteak