Politika -

Dimisioa

'Afektu, errespetu eta begirune totala' adierazi dio Urkulluk Darpon sailburu ohiari

Osasun sailean egindako "lana" eta "ardura" eskertu dizkio lehendakariak Jon Darponi. "Sailburuak egin duen lana hutsik gabekoa izan da", esan du.

Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu.
Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak egindako "lana" eta "ardura" eskertu dizkio Osasun sailburu kargutik dimisioa eman duen Jon Darponi, eta bere agindupean Osasun sailak eta Osakidetzak lortutako emaitzak goraipatu ditu.

Darponi "afektu, errespetu eta begirune totala" adierazi dio Urkulluk, eta gehitu du "zaila dela erantzukizun publikoaren jardunean Jon Darpon sailburuak erakutsitakoa baino zintzotasun handiagoa aurkitzea ".

"Sailburuak egin duen lana hutsik gabekoa izan da", esan du lehendakariak, eta bere konpromisoa "osoa" izan dela azpimarratu du.

Urkullurentzat, Darponen kudeaketak "hiritarren osasun eta ongizate estandarren" hobekuntza nabarmena ekarri du.

Nekane Murgak ordezkatuko du Darpon

Nekane Murga izango da Osasun sailburu berria. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan da orain arte. Ustez, martxoaren 20an, asteazkena, hartuko du kargua.

Darponen kudeaketa gogor kritikatu dute oposizioak eta sindikatuek, batez ere Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izandako irregulartasunengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak