Politika -
MEMORIA Historikoa
Gorenak ez ditu, oraingoz, Franco hobitik ateratzeko izapideak geldiaraziko
Diktadorearen gorpua hobitik ateratzeko izapideak kautelaz esekitzeko eskatu zuen Francoren familiak. Gorenak, berriz, Ministroen Kontseiluan adostutako izapideekin jarraitzeko agindu du.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Gorenak astelehen honetan jakitera eman duenez, ez ditu, oraingoz, Francisco Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzeko izapideak geldiaraziko. Ministroen Kontseiluak diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko izapideak abiatu zituen azaroaren 8an.
Familiak, berriz, gorpuzkien leku aldaketa saihesteko eskatu zion Gorenari, baina Auzitegiak familiaren errekurtsoa ezetsi du gaur. Gorenaren Administrazioarekiko laugarren sekzioaren salak bi ordu eta erdiz bilduta egon da erabakia hartzeko.
Informazio gehiago, laster