Politika -

Diaspora

Euskal Emigrazioaren Funtsa sortuko du Eusko Jaurlaritzak

Diasporaren "memoria, historia eta jarduerak" gordetzea eta zabaltzea izango ditu helburu, Hego Amerikako euskal etxeen eskualdeko bileraren itxiera-ekitaldian lehendakariak iragarri duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Argentinan egindako bisitan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Argentinan egindako bisitan. Argazkia: EFE
'Etaparen helburua erabakitzeko borondatea duen nazioa garela aitortzea da'

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diasporaren "memoria, historia eta jarduerak" gordetzeko eta zabaltzeko Euskal Emigrazioaren Funtsa sortuko du Eusko Jaurlaritzak, Hego Amerikako euskal etxeen eskualdeko bileraren itxiera-ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak larunbat honetan iragarri duenez.

"Euskadiko historiaren, orainaldiaren eta etorkizunaren parte dira taldeak", adierazi du lehendakariak, "hori dela eta, Bilbon kokatuta dagoen Artxibo Historikoan leku bat atondu dugu talde guztien horien memoria eta jarduerak jasotzeko".

Hori horrela, ekimen horretarako interesgarriak izan daitezkeen dokumentuak, argitalpenak, objektuak, ikusentzunezko materiala, gutunak eta argazkiak eskatu dizkio euskal diasporari.

Diasporaren lagunentzat, euskal gizartearentzat oro har, eta ikerlarientzat eskuragarri egongo da funts hori, "Euskadiren historia aberatsa mugaz harago aztertu eta zabal ditzaten".

Hego Amerikako euskal etxeen eskualdeko bileraren itxi egin du larunbat honetan lehendakariak. Gainera, Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioan izan da, Mar de Platako Euskal Etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Argentina