Politika -

DONOSTIA

Quim Torrak hitzaldia emango du arratsaldean Kursaalen, Gure Esku Dagok gonbidatuta

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak antolatu du ekitaldia, azaroaren 18an Gipuzkoako hiriburuan egitekoa den galdeketaren atarian.

Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak hitzaldia emango du arratsaldean Donostiako Kursaal jauregian, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak gonbidatuta.

"Catalunya: burujabetza, demokrazia, askatasuna" izenburupean Torrak egingo duen hitzaldia 19:00etan hasiko da. Ekitaldia egingo den auditorioan gehienez ere 1.806 pertsona sartu daitezke. Hori dela eta, Gure Esku Dagok haien webgunean izena emateko eskatu die hitzaldira joateko asmoa duten pertsonei.

 

 

Azaroaren 18an Gipuzkoako hiriburuan egitekoa den galdeketaren atarian antolatu dute ekitaldia. Guztira, 150.000 bat donostiarrek izango dute haien iritzia emateko aukera.

Donostia izango da hautetsontziak kalera aterako dituen lehen euskal hiriburua; Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin ere egingo da kontsulta.

Goizean, lehendakariak Torra hartuko du Ajuria Enea jauregian. Torra presidente izendatu zutenetik bi agintariek egingo duten lehen bilera izango da hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Donostiako azken albisteak Kataluniako erreferenduma Gure Esku bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès albisteak Kataluniako prozesua zuzenean