Politika -

Elkarrizketa

Ortuzar: 'Sanchez ez bada ernatzen edozein konpromisotik aske sentituko gara'

Euskadi Buru Batzarreko presidenteak "pazientzia galtzeko zorian" daudela esan dio Espainiako Gobernuari, eta "benetan ari direla" ohartarazi dio.

Andoni Ortuzar. Argazkia: eitb.eus.
Andoni Ortuzar. Argazkia: eitb.eus.
Ortuzar: 'Sanchez azkartu ezean konpromisotik aske sentituko gara'

1:41

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea oso kritiko azaldu da Espainiako Gobernuarekin Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan gaur (astearte) egindako elkarrizketan. Sanchez "Euskadiren alde" ezer ez dabilela egiten esan du, eta "erantzun publikoak ere ez zaizkiola" gustatzen gaineratu. "Pazientzia galtzeko zorian gaude", esan du EBBko presidenteak.

Magdalena Valerio eta Isabel Celaa ministroen adierazpenen harira kexu egin da Ortuzar: "Sanchezen Gobernuak begirunea galdu digu. EAJren umekeriak direla esatea... ezta pentsatu ere, serio hitz dezagun". Ildo horretan, "hurrengo bozketan ezetz bozkatzea nahi" al duten galdetu du Ortuzarrek, eta "Sanchezen Gobernua ez bada ernatzen edozein konpromisotik aske sentituko" direla gaineratu du.

Kataluniako egoeraren harira, atzoko (astelehena) istiluak deitoratu ditu: "Orain urtebete Espainiak Kataluniako herritarrei eragindako errepresioaren irudiak ikusi genituen; atzo, berriz, Kataluniako herritarrak Parlamentuan indarkeriaz sartzen saiatzen ikusi genituen eta, beste kataluniar batzuk, Esquadra Mossoek, horiei aurre egiten ikusi genituen. Kataluniako kausak galtzen du", esan du. Ildo horretan, Quim Torra presidentea "oker egin" duela uste du.

Autogobernuaren harira, erabakitzeko eskubidea eta estatu konfederala Espainiako Konstituzioren barne izan daitezkeela uste du Ortuzarrek. Hori horrela, EAJri bere "postulatuei uko egitea" eskatzea deitoratu du. Iñigo Urkullu lehendakariak esan bezala, soilik abertzaleen arteko ituna gauzatzea "porrota izango litzake", baina "erantzukizuna guztiona" izango litzatekeela gaineratu du. "Nire oinarrizko helburuetako bat ituna PSEri eta Elkarrekin Podemosi luzatzea izango da", esan du.

"Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du".

Ortuzar advierte a Sánchez que se tome en "serio" su aviso de que "la paciencia se agota""Nos encontramos con apelaciones al victimismo y displicencias, y con alusiones a que los del PNV en el Alderdi Eguna tienen que sacar pecho. No, hoy es martes y vuelvo a decir, hay menos tiempo y menos paciencia", ha añadido. Leer mas: http://www.europapress.es/euskadi/noticia-ortuzar-dice-sanchez-tome-serio-aviso-paciencia-agota-no-chiquillada-20181002093710.html (c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak