Politika -

ERORIKOEN HARANA

Francoren familiak Almudenako kriptan lurperatuko du diktadorea, deshobiratzen badute

Gorpua hobitik ateratzearen kontrako idatzi bat aurkeztu dute diktadorearen bilobek, asteon, Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioan.

Erorikoen Haranean dago lurperatuta, egun, Franco diktadorea.
Erorikoen Haranean dago lurperatuta, egun, Franco diktadorea.
Erorikoen Haranean dago lurperatuta, egun, Franco diktadorea.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francoren familiak Madrilgo Almudena Katedraleko kriptan lurperatuko du diktadorea, haren gorpua Erorikoen Haraneko hobitik ateratzen badute, Espainiako Kongresuak irailaren 13an onartu bezala.

Diktadorearen bilobek gorpua hobitik ateratzearen kontrako alegazioak aurkeztu dituzte, aste honetan, Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioan.

Hamabi puntuko idatzi batean, familiak esan du "Konstituzioaren kontrakoa" dela Memoria Historikoaren Legea erreformatzea, besteak beste, ez dagoelako horretarako "premiazko edo aparteko beharrik".

Halaber, Francoren familiak uste du Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 18.1 artikuluan jasota dagoen intimitaterako oinarrizko eskubidea urratu duela.

Zuzenbidearen "arduradunen oniritzirik ez" duen eta Estatuak "nahitaez inposatu" nahi duen deshobiratzea dela esan du Francoren familiak.  Alegazioen testuan jasotzen denez, "erlijio askatasunaren oinarrizko eskubidea" ere ez du errespetatu Espainiako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Madril