Politika -

Katalunia

Beste bost polizia ikertzen ari dira U-1eko kargengatik

Poliziek indarra “neurrigabe” erabili zutela uste du epaileak.

Espainiako Polizia U-1eko erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Polizia U-1eko erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Polizia U-1eko erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziaren beste bost agente ikertu bezala deitzea erabaki du gaur Bartzelonako 7. Instrukzio-epaitegiak, hiriburuko hiru hauteslekutan gertatutakoagatik, Iridia giza eskubideen zentroak agiri batean jakitera eman duenez. U-1eko Poliziaren kargak ikertzen ari da epaitegia.

Jaume Asens Bartzelonako alkateordeak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, CEIP Agoran parte hartu zuten bi polizia eta buruzagi operatibo bat, Sant Antoniko Escoles Pies zentroan kargatu zuen polizia bat eta Escola Infant Jesusen esku hartu zuen beste agente bat deitu ditu epaileak.

“Udalaren akusazioari esker, irudi hauengatik kontuak eman beharko dituzte”, goraipatu du bideo bati erreferentzia eginez.

CEIP Agoran gertatutakoari buruz, “egoera ikusita eta operazioaren helburuak kontuan hartuta” poliziek indarra “neurrigabe” erabili zutela azaldu du epaileak autoan.

Horretarako arrazoia zehaztu ezinik, poliziek pertsonak “bereizi gabe kolpatu” zituztela adierazi du epaileak idatzian. Kolpeak goitik beherakoak izan zirela nabarmendu du. Horregatik, buruko zenbait zauri josi behar izan zituztela gogorarazi du.

Sant Antoniko Escoles Piesen, aldez aurretik inolako abisurik eman gabe, poliziek pertsonak heldu, lurretik bota edo bultzatu zituzten, “inolako begirunerik gabe eta indarkeria neurrigabea erabiliz benetan”, erantsi duenez. Auziko bideoetan, “funsgabeko eraso argiak ikus daitezke”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Polizia indarkeriaren kasuak