Politika -
Presoak
Javier Abaunza presoa gerturatu du Frantziak
Moulins-Yzeure espetxetik Lannemezanera eraman dute preso gernikarra. 20 dira jada Frantziako Gobernuak gerturatutako presoak.
Agentzia | Erredakzioa
Frantziako Gobernuak Javier Abaunza ETAko presoa Lannemezaneko kartzelara hurbildu du. Abaunzarekin, jada 20 dira Emmanuel Macronen Exekutiboak egindako gerturatzeak.
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Gernikako presoa Moulins-Yzeure espetxetik Lannemezanera eraman dute (Euskal Herritik 317 kilometrora).
Dagoeneko 20 dira Frantziako Gobernuak otsailetik egindako gerturatzeak. Azken hurbiltzeak joan den astean egin zituen Macronen Exekutiboak: Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa gerturatu zituen.
Abaunzari 35 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazioalak Rafael Martinez Emperador Auzitegi Goreneko epailea hiltzea egotzita.