Politika -
KATALUNIA
110.000 lagun baino gehiagok preso independisten askatasuna eskatu dute Bartzelonan
Quim Torra, Roger Torrent, Kataluniako Gobernuko kontseilariak eta ERC, PDeCAT eta CUPeko kideak doaz mobilizazioaren buruan Kataluniako preso politikoen senideekin batera, Bartzelonako mobilizazioan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
110.000 pertsona baino gehiago bildu dira Bartzelonan, Europa Press agentziak jakitera eman duenez, "Ez kartzela ez erbesterik, etxean nahi zaituztegu" lemapean egiten ari den manifestazioan. Mobilizazio horretan preso independisten askatasuna eta erbestera joan diren politikarien itzulera eskatzen ari dira.
Generalitateko presidentea, Quim Torra, Parlamenteko presidentea, Roger Torrent, Kataluniako Gobernuko kontseilariak eta ERC, PDeCAT eta CUP alderdietako kideak doaz manifestazioaren buruan Kataluniako preso politikoen familiakoekin batera.
Buruzagi subiranoak bakarrik utzi ez dituztenei eskerrak emanez txio bat idatzi du Carles Puigdemontek bere Twitter kontuan.
Quim Torrak ere adierazpenak egin ditu elkarretaratzea hasi aurretik. "Nork dauka arazo bat? Espainiak bere bidegabekeriaren eta justizia lotsagarriaren ispiluari aurre egin behar die, horrek preso politikoak izatea bideratzen baitu. Gure presoak kartzelan dauden minutu bakoitza lotsagarria da eta ez dugu onartuko", esan du Generalitateko presidenteak.
Gainera, ez dutela amore emango ere baieztatu du: "gaur atera gara, bihar aterako gara eta presoak eta gure herria libre izan arte aterako gara".