Politika -

Hiru euskal hiriburuetan

Autogobernuari buruzko txostena aberasteko herritarren ekarpenak jasotzen hasi dira

Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Ikaskuntzak sustatuta, herritar parte-hartzaileek hiru abiapuntu dituzte aztergai: erabakitzeko eskubidea, autogobernua eta elkarbizitzarako oinarriak.

Donostian sortutako taldeak, ekarpenak jasotzeko asmoz. Argazkia: Euskadi Irratia
Donostian sortutako taldeak, ekarpenak jasotzeko asmoz. Argazkia: Euskadi Irratia
Euskadiko estatus politiko berriaren eztabaida kalera atera dute

1:29

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko autogobernu batzordean lantzen ari diren eztabaidari ekarpenak egiteko asmoz, 200 bat herritar bildu dira larunbat honetan EAEko hiriburutan, Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Legebiltzarrak sustatutako foroetan. Herritar parte-hartzaileek hiru abiapuntu dituzte aztergai: erabakitzeko eskubidea, autogobernua eta elkarbizitzarako oinarriak.

Donostian, esaterako, ideologia, iritzi eta adin desberdineko 45 bat lagun bildu dira, Eureka zientzia  museoan. Hiru talde osatu dituzte, eta honako galdera hauei erantzun behar izan diete: "subjektu politiko bezala nola sentitzen zara? Nazio, estatu, erkidego bateko kide?", "herritarrok zein eskubide eta betebehar izan behar ditugu elkarbizitza sendo bat izateko?", eta "autogobernuari lotuta, zein harreman nahi ditugu inguruko lurraldeekin eta nola ulertzen dugu erabakitze eskubidea?".

 

Parte-hartzaileek jarrera irekia azaldu dute, erakutsiz etorkizunari buruzko eztabaida ez dela politikariena bakarrik, gizarte osoarena baizik.

Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako bozeramaileak adierazi duenez, "hemen jaso dugun guztia txosten batera eramango dugu eta irailaren 30a baino lehenago, hor baitaukagu data-muga, autogobernuaren batzorde-txostengileari emango diogu", bertan egiten ari diren txostena aberasteko asmoz. Izan ere, ekimen horrek beste helburu bat izan du, hala nola, herritarren artean kultura politiko berria bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Donostia Eusko Legebiltzarra bideoak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Eusko Ikaskuntza gaur