Politika -
Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Eusko Jaurlaritza 'egonkortasunaren' alde dago 'autogobernua gordez betiere'
Estatuko Aurrekontu Orokorren harira EAJk hartu beharreko jarrera "aztertu, pentsatu eta neurtu" egin duela esan du Erkorekak.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramileak Estatuko Aurrekontu Orokorrek emango luketen "egonkortasuna" aintzat hartu du, betiere, "autogobernuaren eremuak" errespetatuz.
Eusko jaurlaritzak Gobernu bilera egin du astearteroko legez, eta, batez ere, Espainiako 2018ko Aurrekontuen eztabaidak eragin duen egoera aztertu dute, Espainiako Gobernuak Katalunian 155. artikulua indarrean mantentzea erabaki ostean. Jaurlaritzak azken unera arte ez du erabakiko Estatuko Aurrekontuei babesa eman ala ez.
Hala ere, Jaurlaritzak dio ezin dituela saihestu Estatuko Aurrekontuetan Euskadirentzat leudeken onurak: pentsioak igotzeko akordioa eta erkidegorako inbertsioak, esaterako.
Hori horrela, EAJk hartu beharreko jarrera "aztertu, pentsatu eta neurtu" egin duela esan du Erkorekak.
Bozeramailearen ustez, alderdiek eta, azken batean, gizarteak berak baloratuko ditu aurrekontuei bide ematearen mesede edo kalteak.
Izan ere, erakunde moduan "egonkortasunaren alde dago Jaurlaritza, autogobernua gordez betiere".