Politika -

Euskadin

ETAko beste preso ohi bati egindako harrera publikoa salatu du PPk

16 urteko espetxealdia bete ostean aske geratu da Lander Maruri. Santurtzin harrera egin diote lagunek eta senidek. Horrelako harrerak gaitzesteko deia egin dio Eusadiko PPk Eusko Jaurlaritzari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Maruri ETAko preso ohiari senideek eta lagunek larunbat honetan egindako harrera salatu du Bizkaiko Alderdi Popularrak. Marurik 16 urte bete ditu espetxean, Manuel Garcia Fernandez guardia zibilaren hilketan laguntzeagatik.

Auzitegi Nazionalak konplizetzat jo zuen Maruri 2001ean, Donostiako komandoko laguntzailea zen neurrian, Jose Manuel Garcia Fernandez guardia zibilari zaintza eta jarraipen lanak egiteagatik. Garcia Fernandez 1997. urteko maiatzaren 3an tiroz hil zuen ETAk, Zierbanako (Bizkaia) taberna batean zegoela.

Bizkaiko PPk zabaldutako bideoaren arabera, hainbat pertsonak harrera egin diote Maruriri, ikurrinak eta argi-zuziak eramanda, txaloka eta berak horiei erantzunda.

Horrelako harrera publikoak gaitzesteko deia egin dio Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari. Gainera, azalpenak eskatuko dizkie Santurtziko Udalari eta Segurtasun Sailari, harrera hori kalean egiteko lagun horiek baimena zuten ala ez argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Santurtzi albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Presoak argazkiak ETA Alderdi politikoak bideoak Euskadiko PP berriak Albisteak Amaya Fernández albisteak