Politika -

Lantaldea

Erabakitzeko eskubidearen inguruan Kanadak duen legea proposatu du Podemosek

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, Kanadako Argitasun Legearen antzekoa sortzea da Elkarrekin Podemosek mahai gainean jarri duen proposamena. Quebeceko erreferenduma arautzeko onartutako legea da.

Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.
Lander Martinez, Elkarrekin Podemos. Argazkia: EFE.
Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko estatus politiko berri baterako ekarpenak aurkeztu dituzte alderdi guztiek Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean. Elkarrekin Podemosek aurkeztu duen dokumentuak erabakitzeko eskubidea eta estutu berria bi lantaldetan eztabaidatzea proposatzen du.

Alde batetik, Gernikako Estatutuaren erreforma landuko duen lantaldea proposatzen du Lander Martinez buru duen alderdiak. Horren iritzian, estatutu berri bat sortzea premiazkoa da, euskal alderdien arteko akordio "transbertsalak eta zabalak" batuko dituena. Akordio berriak "nazio izaera eta eskubide historikoak" bermatu beharko dituela nabarmendu du Martinezek.

Bestalde, erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko eta adosteko beste lantalde bat sortzea da Elkarrekin Podemosek gaur mahai gainera ekarri duena. Lurraldetasunaz haratago, erabakitzeko eskubidea dimentsio zabalago batean landuko duen mahai paralelo bat sortu nahi du Martinezen alderdiak. Kanadako Argitasun Legea jarri du adibidetzat Elkarrekin Podemosek, abiapuntu gisa.

Quebeceko erreferenduma arautzeko Kanadako Parlamentuak onartu zuen legea da Argitasun Legea deritzona.

EAJ

EAJk estatus politiko berri bat proposatu du, euskal autogobernua gaurkotzeko; estatus berri hori "kontzertu politiko bat" izango litzateke, "kontzertu ekonomikoarekin homologagarria" bera, eta xedea izango luke lortzea Estatuarekin "izaera konfederaleko aldebiko harremana".

Jeltzaleen helburua da estatus politiko berri bat erdiestea, "espainiar Estatuarekin beste lotura-mota gauzatzeko"; proposamena eskubide historikoetan oinarritzen da, "horietan bakarrik", "eta Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriak babesten du". Itunean eta bi aldeen nazio-errealitatean oinarrituko litzateke Euskadi eta Estatuaren arteko harreman berezi eta aldebiko hori.

Espainiar Estatuarekin "elkarbizitza-akordioa" izatea proposatzen du; bi aldeek hitzarmena errespetatzeko konpromisoa hartu beharko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra bideoak Alderdi politikoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Kanada albisteak