Politika -
Kontrol-saioa
Urkulluk 'baldintza gutxiago' eskatu dizkie taldeei, Estatutu berria adosteko
Lehendakariak "zubiak eraikitzeko" eskatu du; izan ere, garrantzitsuena, haren iritziz, "topaguneak aurkitzea eta zer batzen gaituen zehaztea da".
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak ondorengoa eskatu die Gasteizko Ganberan ordezkatuta dauden bost parlamentu-taldeei, Euskadirentzako Estatutu berriaz: "Akordio anitza eta zabala" bila dezaten, "zubi gehiago eraikiz" eta "baldintza gutxiago jarriz".
Hala erantzun du Urkulluk, ostiral honetan Legebiltzarrean egindako kontrol-saioan, EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriartek egindako galdera bati; hain zuzen ere, Iriartek galdetu dio ea uste duen estatus berria baliogabetuta geratuko litzatekeela erabakitzeko eskubidea jasoko balu. Horixe esan du PSE-EEk, alegia, EAJrekin Eusko Jaurlaritzan dagoen alderdiak.
Lehendakariak ez du zehazki horri erantzun, eta berretsi du Estatutu berriaren nondik norakoak zehaztea Autogobernuaren Lantaldean dauden bost alderdiei dagokiela.
"Kontua ez da uko egitea"
Onartu du alderdi bakoitzak bere proposamen dituela, eta proposamen horiek desberdinak direla elkarrengandik; hortaz, eskatu die ahalegina egin dezaten akordio batera iristen, "kontua ez baita uko egitea, baizik eta topaguneak aurkitzea, eta zer batzen gaituen zehaztea".
Nabarmendu duenez, EAJk eta PSE-EEk hitzartutako gobernu-programak adierazten du Estatutuaren erreforma Autogobernuaren Lantaldean zehaztuko dutela; horren asmoa da han adostea erreforma gidatuko duten hastapenak.
EH Bildu: "Ez dago besoak antxume egoterik"
EH Bilduko parlamentu-bozeramaileak galdetu dio lehendakariari nola egingo duen autogobernuan sakontzeko Estatuaren jarrera ikusita; Maddalen Iriarteren iritziz, Estatuaren jarrera dena berriro zentralizatzearen aldekoa da. "Estatuak beti du azken hitza, beti ditu hogeita hamaika eskutik".
Adibide moduan, azken egunotan zabaldu diren bi epai jarri ditu: frackingari buruzko euskal legearen aurkakoa, eta euskal Administrazioko langileen 35 orduko lan-astearen kontrakoa: "Erabaki politikoak hartu behar dira, egoera hauei irtenbidea emateko; ez dago besoak antxume egoterik", esan dio