Politika -

TURISMOA

Donostiako tren turistikoa gelditu dute turismo eredua salatzeko ekintzan

Eneko Goia Donostiako alkateak gertatutako 'tamalgarria' dela esan du, eta 'kalte egiteko asmoa' duela iritzi dio.

Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB
Ernaik Donostiako tren turistikoaren aurkako ekintza bere gain hartu du

1:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ernai gazte mugimendu abertzaleak Donostiako tren turistikoa gelditu, eta turismo eredua salaktzeko performance bat egin zuen atzo arratsaldean.

Ernaik berak protestaren bideoa publikatu du Twitterren. Bertan ikus daitekeenez, kolore biziekin mozorrotuta zeuden hainbat gaztek trena gelditu zuten, eta "La Macarena" abestiaren doinuak lagun, konfetia jaurti eta egungo eredu turistikoaren aurkako kartelak erakutsi zituzten. Besteak beste, "Turismoa = kaleak guirientzat" eta "Turismoa = zabor kontratuak" zioten kartelak erakutsi zituzten.

Gainera, abuztuaren 17an Donostian egitekoa den manifestazioa iragartzeko kartelak itsatsi dituzte.

"Niri gertaera tamalgarria iruditzen zait. Nik uste dut horrelako ekintzek ez dutela ezer ekartzen hainbestetan aldarrikatzen den turismoaren eztabaidaren inguruan. Beste zerbait bilatzen da, garbi dago, kalte egiteko asmoarekin, beti izan den bezala batzuen aldetik", adierazi die Eneko Goia alkateak kazetariei gaur eguerdian.

Ez da Donostiako hiriburuan turismo ereduaren aurka azken orduetan egin den ekintza bakarra. Udaletik jakitera eman dutenez, udaltzainek hiru pankarta kendu zituzten atzo Zuloaga plazatik eta gaur beste bost pintaketa ezabatu dituzte Alde Zaharrean eta Egia auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika albisteak Donostia Turismoa Euskadi Ekonomia 2024 Albisteak