Politika -

Salaketa

Lizarrako Udalaren kontrako helegitea jarriko dute, ikurrina jartzeagatik

Berako eta Olatzagutiko Udalen kontra ere administrazioarekiko auzi-helegiteak jarriko dituela ziurtatu du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak helegitea jarriko du Lizarrako Udalaren kontra, ostiral honetan jaiei hasiera emateko ekitaldian balkoian ikurrina jartzeagatik.

Zehazki, erabaki horrek indarrean dagoen legea ez duela errespetatzen iritzita, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkezteko asmoa duela iragarri du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.

Era berean, Berako eta Olatzagutiko Udalen kontra ere administrazioarekiko auzi-helegiteak jarriko dituela ziurtatu du.

“Jaiei hasiera emateko ekitaldian Udaletxearen balkoian ikurrina jartzeko erabakia indarrean dagoen legediaren kontrakoa da”, azaldu du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ohar batean.

Ildo horretatik, Nafarroako beste hainbat udalen kontrako helegiteak jarri dituztela gogorarazi dute. Besteak beste, Iruñea, Barañain, Iturmendi, Baztan (Baztandarren Biltzarrean erakutsi zuten ikurrina) Irurtzun eta Etxarri Aranatz dira herri horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroako albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Ikurrina Lizarra azken ordukoa