Politika -
IRUÑEA
'Altsasukoak aske' lemadun kamisetak eramateagatik, 3 gazte identifikatuta
Euskadi Irratiak baieztatu duenez, Polizia Nazionalaren komisaldegiaren aurretik pasa direnean galdekatu dituzte, Iruñean.
EITB.EUS
Hiru gazte identifikatu ditu, bart, Polizia Nazionalak Iruñean, Altsasuko auzian auzipetutako gazteen aldeko kamisetak eramategatik. Euskadi Irratiak baieztatu duenez, 'Altsasukoak aske' leloa zuten kamisetak zeramatzaten gazteek soinean. Horietako bat Txintxilla kaleko polizia-etxearen aurretik pasa denean gertatu da hika-mika.
Gazte horietako batek Euskadi Irratiari kontatutakoaren arabera, gertaera entzierroa amaitu ostean etxera zihoanean gertatu da. 08:30 aldera polizia-etxearen aurretik pasa denean, han zegoen agente batek kamisetaren leloa "legez kanpokoa" dela esateaz gain, isuna jartzeko mehatxua egin dio. Jarraian, nortasun agiria eskatu dio. Une horretan, Altsasuko gazte talde bat iritsi da, zer gertatzen ari den galdetzeko. Azkenean, agenteekin eztabaidatu eta gero, beste bi identifikatu dituzte.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, bere aldetik, hiru gazte identifikatu dituztela baieztatu du. Isunari dagokionez, berriz, jartzekotan, agintaritzaren agenteei errespetu falta adierazteagatik izango dela nabarmendu dute, eta ez 'Altsasukoak aske' lemadun kamisetak eramateagatik.