Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskalaren zigor-eskaera 'gehiegizkoa' dela esan du Nafarroako Gobernuak

"Iruñean epaitu beharko lituzketela" pentsatzen jarraitzen dutela adierazi du. Geroa Baik, EH Bildu, Podemosek eta Ezkerrak adierazpen instituzionala adostu dute Fiskaltzaren eskaeraren aurka.

Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Altsasukoen familiak eta Foru Legebiltzarra, ados: 'Neurriz kanpokoa da'

1:26

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak bere kontrako iritzia agertu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Altsasun guardia zibilekin liskarra izan zuten gazteen aurka egin duen espetxe zigor eskaeragatik, eta gogorarazi du "Iruñean epaitu beharko lituzketela" pentsatzen jarraitzen dutela.

Gaur egindako gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Solana bozeramaileak azaldu duenez, fiskalaren eskaera jorratu dute gaurko bileran, eta azpimarratu du 2016ko urritik esaten duten gauza bera adierazten jarraitzen dutela.

Solanak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak "berehala" gaitzetsi zuela gertakaria, baina hasieratik esan zuela ez duela "ulertzen terrorismo delitu gisa". "Gehiegizkoa dela eta, Gobernuak ez du bat egiten Fiskaltzaren eskaerarekin", berretsi du.

Horren harira, iritzi berekoa omen da Nafarroako Probintzia Auzitegia, "ez baitu terrorismo delituaren zantzun atzeman".

Geroa Bai, Bildu, Podemos eta Ezkerra

Bestalde, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak adierazpen instituzionala aurkeztu dute, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean eztabaidatuko dena, fiskalaren eskaerarekin ados ez daudela agertzeko.

Adierazpena ezin izan dute gaur eztabaidatu, baina alderdiek dagoeneko egin dituzte balorazioak. Hala, Carlos Garcia Adanero UPNkoak esan du demokrazian "botere banaketa" dagoela eta erakundeek "euren lana" egin behar dutela.

Koldo Martinez Geroa Baikoak, berriz, fiskalaren eskaera "gehiegizkoa" dela esan du.

Zentzu berean, Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak berretsi du "tabernako liskarra" izan zela eta ez dagoela "terrorismo kasua dela esateko" zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Araba Izquierda-Ezkerrari buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Nafarroako Podemos gaur