Politika -

ETA-REN ARMAGABETZEA

Urkulluk asteartean eman zion Rajoyri armagabetzearen berri

Moncloan bildu ziren bi agintariak, Ukulluk eskatuta. ETAk asteon armagabetzea iragarriko zuela jakinarazi zion lehendakariak Espainiako presidenteari, Joseba Egibarrek baieztatu duenez.

Urkullu eta Rajoy, artxiboko irudi batean. EFE.

Urkullu Rajoyrekin bildu zen ETAren asmoa presidenteari jakinarazteko

1:09

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak joan den asteartean eman zion, aurrez aurre, Mariano Rajoy Espainiako presidenteari ETAren asmoen berri. Moncloan bildu ziren bi buruzagiok, hainbat hedabidek gaur zabaldu dutenez.

Iturri horien arabera, Urkulluk igandean eskatu zuen Rajoyrekin biltzea, armagabetzearen inguruan jaso zituen berriak, Espainiako presidenteari helarazteko. Astearterako jarri zion hitzordua Espainiako Gobernuak.

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak baieztatu  egin du informazio hori, gaur, Radio Euskadin. Horren arabera, armagabetzeari oztoporik ez jartzeko eta bide horretan egingo diren urratsak errazteko eskatu zion Urkulluk Rajoyri.

Ordu eta erdi inguruko bileran, ETAren armagabetzeren berri eman zion lehendakariak presidente espainiarrari, eta prozesua gizarte zibilak bideratuko zuela esan zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy berriak Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak ETA Alderdi politikoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin