Politika -

Aldarrikapena

Altsasuko atxilotuen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Hiru gazteak espetxean sartu zituztenetik ehun egun baino gehiago igaro direla deitoratu dute, eta "muntaia polizialarekin" amaitzeko eskatu dute.

Ehunka pertsona bildu dira Iruñean. Argazkia: EFE
Ehunka pertsona bildu dira Iruñean. Argazkia: EFE
Ehunka pertsona bildu dira Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira ostiral honetan Iruñean, Altsasun atxilotutako hiru gazteei babesa adierazteko eta aske ustea eskatzeko. Joan den urrian bi guardia zibilek eta haien bikotekideen kontrako erasoan parte hartzea leporatu zieten, eta 100 egun baino gehiago igaro dituzte kartzelan.

Joan den astelehenean, Altsasuko erasoagatik auzipetutako hiru gazteei terrorismo delitua berretsi zien Auzitegi Nazionalak. Orain, auzipetutako beste gazteek jarritako helegitea aztertu behar du.

Iruñeko Sarasate pasealekuan adierazpen bat irakurri dute, eta Espainiako Kongresuari oraindik espetxean dauden hiru gazteak aska ditzan exijitzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Era berean, “zirku honekin” behingoz amaitzeko eskatu dute.

Ildo horretatik, joan den urriaren 15ean “muntaia poliziala, juridikoa eta mediatikoa” hasi zela salatu dute. Gauzak horrela, auzipetutako gazteak “terroristatzat” hartuak izan direla ziurtatu dute.

Gotzon Urrizolak auzipetutako gurasoen izenean hitz egin du, eta hiru gazteak espetxean 100 egun baino gehiago eman dituztela deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñea Albisteak Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Altsasu Gazteak albisteak