Politika -

‘Euskal Y’-a

AHTren lanak desblokeatu ditu Espainiako Gobernuak, Bergarako lotunean

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak azken asteotan izan dituzten bileren ostean hartu du erabaki hori Ministroen Kontseiluak.

Abiadura Hadiko Trenaren lanak. Argazkia: EiTB
Abiadura Hadiko Trenaren lanak. Argazkia: EiTB
Madrilek Bergarako zatiak berriko esleitzeko erabakia hartu du

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak Bergarako lotuneko lanak desblokeatzeko ekimena onartu du ostiral honetan. Hala, aurretik egindako esleipenak baliogabetzeko eta beste lehiaketa publiko bat antolatzeko erabaki du Espainiako Gobernuak. Lanek urtebeteko atzerapena daramatzaten arren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko dituen lotunea Bergaran eraikiko dute.

Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa atzo, osteguna, bildu zen Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin, Gasteizen. Bilera horren bukaeran iragarri zuenez, Espainiako Ministroen Kontseiluak Bergarako lotuneko eragozpen teknikoak desblokeatzeko prest zegoen.

Ildo horretatik, Ministro Kontseiluak Bergarako lotuneko lanetan sortutako arazoak desblokeatu ditu, zehazki, Elorrio-Bergara eta Arrasate-Bergara (“Zumelegi”, “Kobate” eta “Angiozar” sektoreak) loturei dagozkionak.

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, Ministro Kontseiluak interes orokorrari erantzuteko hartu du erabaki hori.

Gauzak horrela, aurretik egindako esleipenak etengo dituzte eta beste lehiaketa publiko bat antolatuko dute. Espainiako Gobernuak ADIF eta Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) adostu nahi du konponbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Bergara argazkiak Gaurko azken ordukoa Debagoiena gaur