Politika -

Urkullu lehendakariaren zina

Saenz de Santamaria eta Puigdemont, batera Urkulluren zin-ekitaldian

Ekitaldian izan dira ere Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Fernando Clavijo Kanarietakoa, baita Gobernuko sailburuak eta beste agintari batzuk ere.

Urkullu lehendakariaren zin egite ekitaldian izan diren gonbidatuak. Argazkia: EiTB
Urkullu lehendakariaren zin egite ekitaldian izan diren gonbidatuak. Argazkia: EiTB
Saez de Santamaria eta Puigdemont Gernikan elkartu dira

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Kataluniako presidentea Carles Puigdemont bata bestearen aldamenean eseri dira Gernikako batzar-etxean, Iñigo Urkulluk bertan egin duen lehendakariaren zin-ekitaldian.

Protokolo oso hertsia duen ekitaldian, gonbidatuak eguerdiko hamabiak baino ordu laurden aurretik sartu dira eraikinean; ondoren, lehendakaria iritsi da Lucia Arieta-Araunabeña bere emaztearekin batera, ekitaldiari hasiera emateko bost minutu falta zirela.

Horren aurretik baina, protokoloak Saenz de Santamaria eta Puigdemont elkarren ondoan jarri ditu, eta hitz egiten aritu dira zin egitea hasi baino lehen.

Eraikinera sartu denean, Espainiako Gobernuko presidenteordeak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin ere solasean jardun du.

Aipatutakoez gain, bertan izan dira ere Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Fernando Clavijo Kanarietakoa, baita Gobernuko sailburuak eta beste agintari batzuk ere.

Jende ugari bildu da kalean Urkulluren ailegaeraren zain, eta txaloz hartu dute; Urkulluk irribarrez eta eskuarekin agurtu ditu.

Gainerako gonbidatuak (300 baino gehiago, Eusko Legebiltzarreko 75 legebiltzarkideak eta erakundeetako eta gizarteko ordezkariak barne) dagoeneko bazeuden batzar-etxe barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza albisteak Uxue Barkos bideoak EAE albisteak Gernika-Lumo bideoak Albisteak Puigdemont azken albisteak