Politika -

Ekitaldi instituzionala

Lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatu dute Gernikan

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ekitaldiko burua, eta egungo Jaurlaritzako sailburuek ere parte hartu dute.

Jose Antonio Agirre lehendakaria, Gernikan. EITB
Jose Antonio Agirre lehendakaria, Gernikan.
Iñigo Urkullu eta sailburuak Gernikako Batzar Nagusietara heldu dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuteneko 80. urteurrena ospatu dute ostiral honetan, Gernikako Batzar Etxean.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, egungo Jaurlaritzako sailburuek ere parte hartu dute, baita lehendakari ohi guztiek ere: (Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe y Patxi Lopez)

Halaber, ospakizunera gonbidatu dituzte lehen Eusko Jaurlaritza eta Erbesteko Eusko Jaurlaritza osatu zutenen familiako kideak; lehenengo eta bigarren Euskal Kontseilu Nagusietako ordezkarien senitartekoak; Jaurlaritza ezberdinetako kideak; Eusko Legebiltzarreko ordezkariak; eta egungo ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako arduradunak.

Halaber, hainbat alkate izan dira bertan, tartean Bilbokoa, Donostiakoa, Gasteizkoa, Gernika-Lumokoa, Getxokoa (Agirre lehendakaria alkatea izan zen bertan) eta Turtziozeko (erbestera joan aurretik azkeneko Gobernu Bilera egin zen han).

Azken hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdi politikoetako arduradunak ere han izan dira.

PROGRAMA

Ekitaldia goizean goiz hasi da, agintarien iritsierarekin. Iñigo Urkullu heldu ondoren, Gobernu Kontseiluaren argazki ofiziala egin dute, 1936an egin zen toki berean.

11:00etan egin diete harrera lehendakariei, Gernikako Arbolan, eta jarraian lehen jaurlaritzako kideen senitartekoei. Horren ostean hasi da ekitaldi ofiziala. Hainbat aktorek Batzar Gelako ekitaldiaren hainbat une antzeztu dituzte. Zehazki, Iñaki Rikarte izango da Agirre lehendakaria eta Ainara Ortega, berriz, haren emaztea.

Ertzaintzaren Bandaren Boskoteak emanaldia eskaini du, eta lehendakari ezberdinen zin-egite ekitaldiak biltzen dituen bideoa eman dute. Donostiako Orfeoiak ere zuzenean jo du.

Lehendakariak kalera irten dira, eta Arbola Zaharrera hurbildu dira, makila hartzera. Agirre lehendakariren sinboloen atzealdean jarri dute.

Ospakizuna Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzekin bukatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Eguneko albisteak Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria