Politika -
Nazioarteko Zigor Auzitegia
Atzerri Ministerioa, Garzon Hagako Auzitegira joatearen alde
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari txostena igorri dio, eta Auzitegi Nazionaleko epaileak Nazioarteko Zigor Epaitegira joateko egin zuen eskaria onartu du.
Erredakzioa
Atzerri Gaietarako Ministerioak txostena igorri dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Hagako (Herbehereak) Nazioarteko Zigor Epaitegira joateko egin zuen eskariaren aldeko iritzia emanez, aipatu Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.
Txostenean, Garzonek Hagara joateko egin zuen eskaria ontzat jotzen dute, bertako epaitegiaren giza baliabideak eta materialak hobetzeko neurria izango delako.
Txosten horixe eskatu zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Auzitegi Nazionaleko epailearen eskariari buruzko erabaki bat hartu aurretik. Garzonek zazpi hilabetez Hagan lan egitea eskatu du "kanpo aholkulari" gisa.
Gainera, epaileen gobernu organoak txostenak eskatu dizkie Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Ikuskaritza Kontseiluari, Langileen Zerbitzuari eta Fiskaltzari, Garzonek bertan lan egiteari buruz duten iritzia jakiteko.
Hori horrela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aparteko bilkura deitu du biharko Auzitegi Nazionaleko epailea behin behinean kargutik kendu ala ez erabakitzeko.