Politika -

Kanpoko aholkulari gisa

Nazioarteko Zigor Auzitegira joateko eskaera egin du Garzonek

Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egiteko eskaera egin dio Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari, Luis Moreno Ocampo fiskalburuaren gonbidapena jaso ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egiteko eskaera egin dio Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari. Garzonek kanpoko aholkulari bezala lan egiteko eskaera egin du, Luis Moreno Ocampo fiskalburuaren gonbidapena jaso ondoren.

Auzitegi Nazionaleko iturriek jakinarazi dutenez, Morano Ocampo fiskalburuak gutuna igorri zion hilaren 6an zazpi hilabetez krimen antolatuak ikertzekokanpoko aholkulari moduan lan egiteko.

Epaileen organo gorenari zerbitzu berezien baimena emateko eskatu dio epaileak. Bihar aztertuko du Botere Judizialaren Batzorde Iraunkorrak Garzonen eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Espainia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak