Politika -

Gure Esku Dago

Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eman diete igandeko galdeketei

Bere aldetik, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak 'esku ez hartzeko' deia egin die galdeketak egin behar dituzten udalerrietako alkateei.

Gure Esku dagok 2015eko ekainean Anoetan egin zuen ekitaldian. Argazkia: EFE
Gure Esku dagok 2015eko ekainean Anoetan egin zuen ekitaldian. Argazkia: EFE
Gure Esku dagok 2015eko ekainean Anoetan egin zuen ekitaldian. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek babestu egin dituzte Gure Esku Dago erakundeak 34 udalerritan (horietako 32 gipuzkoarrak) igande honetarako deituta dituen herri-galdeketak, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordearen barruan egin den bozketan aldeko iritzia agertu dute EAJ eta EH Bildu alderdiek; kontrako boza eman dute, berriz, PSE eta PPk, eta, azkenik, Podemos abstenitu egin da.

Alderdi moreak honako arrazoi hauek eman ditu bere erabakia argudiatzeko: batetik, uste du erabakitzeko eskubidea beste esparru batzuetan ere erabili behar dela, besteak beste, "errauskailuaren auzian"; bestetik,  bere esanetan "EAJ ez da bidaia-lagun ona".

Onartu den testuak babesa ematen dio erabakitzeko eskubidearen "jarduera praktikoari", eta aldarrikatu egiten du "Euskal Herriko herritarrei euren etorkizuna erabakitzeko dagokien ahalmena, baita galdetua izatekoa eta askatasunez eta demokratikoki azaldutako borondatea errespetatzekoa ere".

Gobernu ordezkariaren deia

Bere aldetik, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak, ohar baten bide, 'esku ez hartzeko' deia egin die galdeketak egin behar dituzten 34 udalerrietako alkateei.

Urquijoren hitzetan, "independentziaren aldeko galdeketek ez dute lege babesik" eta "udalek ezin dute kontsulten antolaketan parte hartu, baimenik gabe, herriaren interesekoak ez direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Gure Esku argazkiak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak